Pazko gaubeila

Pazko-gaubeila Heiligenkreuzko zistertar abadian, Vienatik gertu, 2008.

Pazko gaubeila kristau erlijioan, Pazko egunaren aurreko gauean egiten den liturgia-ospakizuna da.[1] Larunbat santuko gauean egiten dute eta urteko kristau ospakizunik nagusiena, bertan Jesusen Piztuera ospatzen baitute.[2] Liturgian pazko-aldarria abesten dute.

Gaubeila suaren erritual batekin hasten da, Kristo berpiztuaren sinbolo den munduko argiarekin. Apaizak sua bedeinkatzen du, eta gurutzeari atxikitzen dizkion intsentsuzko garau ale, Kristoren bost zauriak irudikatzen dituztenak (eskuetan, oinetan eta alboan). Gero, Pazkozko xirioa sutan piztuko du apaizak eta elizan sartzen da, oraindik ilunpean, eta ondoren jendea sartzen da, ospakizunarekin jarraitzeko.

  1. Euskaltzaindia. Pazko. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Mahrenholz, Christhard. (1960). Agende II für evangelisch-lutherische Kirchen und Gemeinden. Berlin: Lutherisches Verlagshaus, 304-306 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search